Skip to main content

Eleaniztasuna

Gure ikasleek gai izan behar dute argi eta ondo argudiatuta komunikatzeko alemanez, euskaraz nahiz gaztelaniaz, horri esker nahieran erabakiko dutelako non garatu beren etorkizun pertsonala nahiz  profesionala.

“Sprachdiplom II” titulua eskuratuz gero, eta Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa gaindituz gero, ateak irekita izango dituzte goi-mailako ikasketak Alemanian egiteko.

Bestalde, sistematikoki ikasten dituzte hizkuntzak gure ikasleek, beren inguruko munduaren ezagutza praktikoarekin parez pare doan ikuspegi integratua landuz.

Kulturen arteko konpetentzia bultzatzen dugu: Alemaniako eguneroko bizimoduan parte hartzen dute ikasleek sarri-sarri, trukeak eginez edo Europako beste eskola alemanekin lehiaketatan parte hartuz.

Lankidetza-akordioak dauzkagu honako erakundeekin.

* TU9-rekin (Alemaniako 9 unibertsitate tekniko liderren elkartea).

* Bonn-eko eta Potsdam-eko Unibertsitateekin.

* Europäische Wirtschaftsakademie (EWA) erakundearekin.

* FEDA-rekin (Enpresako prestakuntza dual alemana, Madril eta Bartzelonan)

Diploma Duala, batxilergoko tituluak nazioartean baliozkotzeko programa ofiziala (American High School Diploma).

 Hizkuntzak ikasteko hainbat etapa dauzkagu ezarrita/antolatuta:

 

  • Haur Hezkuntzan: gutxi gorabehera, 2/3 alemanez eta 1/3 euskaraz.
  • Lehen Hezkuntzan: gutxi gorabehera, 1/3 alemanez, 1/3 euskaraz eta 1/3 gazteleraz, eta ingelesa estreinakoz.
  • DBH eta Batxilergoa: apurka pisu gehiago ematen zaio gaztelaniari, ikasleak unibertsitatean sartzeko ebaluaziorako probetarako prestatzearren.