Hainbat metodologia aktiboren konbinazioan oinarrituta taxutu dugu gure hezkuntza-proiektua, ikasleak izan daitezen beren ikaskuntzaren protagonista.
Hauek dira gure eredu pedagogikoaren zutabe nagusiak:
- Konpetentzia globala: gai globalak eta hainbat kulturatakoak aztertzeko prestatzen ditugu ikasleak, denen eskubideak errespetatuz ikuspegi desberdinak ezagutzeko eta ideiak ondo komunikatzeko.
- Ikaskuntza kooperatiboa: beste inorekin jarduteko beharrezko izango duten adimena garatzen laguntzen diegu ikasleei, trebetasun sozialak praktikan jarrita, besteak ulertzeko eta haiekin komunikatzeko gai izan daitezen, eta harremanak sortu eta edukitzeko.
- Arloko jakin bateko proiektuak edo hainbat diziplinatakoak: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza lantzen dugu, ikasleak curriculumari zentzua eta mamia emateko gai izan daitezen, ikertu eta sortzeko prozesuaren bitartez.
- Esperientzia-ikaskuntza: learning by doing delakoak aukera ematen die ikasleei proiektu marduletan parte-hartuz, konpetentziak garatzeko eta ezagutzak eskuratzeko eta pentsamendu kritikoa eta sortzailea hobetzeko; gainera, elkarlanaren garrantziaz jabetzen laguntzen die.
- Pentsamendu kritikoa eta sortzailea: pentsalari onak izateko beharrezko dituzten printzipioak eta estrategiak ematen dizkiegu gure ikasleei, beren prozesu mentalak autorregulatzeko gai izan daitezen, beren pentsamendu sortzaile, estrategiko, kritiko eta praktikoan.
- Metakognizioa: pentsatzeko eta bere prozesu mentalak aztertzeko burmuinak darabilen prozesua da, gure ikasleei ikasten ikasteko eta beren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko balio dien gogoeta.
- Konpetentzia digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntza-prozesua errazteko bitartekoak eta baliabideak dira, eta, jakina, nonahi eta noiznahi eskura dituzte ikasleek ikastetxean.
- Ahaleginaren kultura: nork bere buruaren mugak gainditzen, ahalegina egiten eta nork bere erronkak (norberari egokituak eta motibatzeko modukoak) bere gain hartzen laguntzen diegu ikasleei, bakoitzak bere erronkei aurre egiten ikas dezan, daukana emanda, etsi gabe eta ekintzaile izanez.
Badakigunez XXI. mendeko hezkuntzaren benetako erronka ikasleak gauza berri eta ezezagunekin ondo moldatzeko prestatzea dela, eboluzio-etapa bakoitzaren behar psikopedagogikoak kontuan hartuta diseinatzen ditugu jarduerak.
Gure kabinete psikopedagogikoak jarraipen etengabea eta pertsonalizatua egiten die
ikasleei, bakoitzaren beharren arabera. Kanpoko irakasle eta profesionalekin batera, orientazioa ematen dio ikasle bakoitzari, ibilbide akademikoaren, pertsonalaren eta profesionalaren inguruan.
Gure erronka zera da, ikasle guztiak buru-belarri murgiltzea testuinguru normalizatuetan, eta arrakasta izan dezatela eskolan, haien hezkuntza-premiak edo premia sozioemozionalak garaiz hautemanez eta garaiz eraginez.