Skip to main content
Gure ikastetxea

Gure ikastetxea

 

 

Eskola eleanitza eta itundua gara;  Donostian tradizio handikoa.

 

Gure ikasleei askatasuna eta ardura irakasten dizkiegu, funtsezko ikasbideak erakutsiz, buru-askiak izan daitezen, errespetua izan dezaten, beren buruekin konfiantza izan dezaten, eta ahaleginak asko balio duela ikasi.

 

 

 

Hezkuntzako etapak

Hezkuntzako etapak

Foto-KG

KINDERGARTEN

KINDERGARTEN
 

Familiekin batera jarduten gara umeen garapena lantzen, arlo guztietan: hizkuntzak, emozioak, gorputza, mugimendua eta besteekiko harremana. Giro goxoan dauzkagu umeak, konfiantza eta segurtasuna emanez, horren bidez bultzatzeko ikasleen hainbat gaitasun.

  • 2 urteko gelak: estimulazio goiztiarra lantzen dugu, ikasketa-esperientzia ugari eskainiz.
  • 3-4-5 urteko gelak: hiru espazio handi ditugu hemen, elkarrekin komunikatuta, aurreneko urteetan behar duten inguru emozionala emateko. Gainera, espazio handiak direnez, aukera daukagu maila guztiak aldi berean lantzeko. Goizean goiz eta arratsaldean bizipenen bidaia egiten dugu (Erlebnisreise): hiru espazioak bat egiten ditugu eta espazio handi bakarra sortzen dugu, umeek konpetentzien txoko guztiak eskura izateko.

 

Foto-EP

LEHEN HEZKUNTZA

Etapa honetan, funtsezko ohitura, ezagutza eta trebeziak garatzen dituzte ikasleek,  oinarrizko konpetentziak hartzen hasten dira eta bakoitzaren nortasuna eraikitzen. Garai honetan hartzen dute bere buruarekiko nahiz besteekiko ardura, autonomia eta lanerako eta besteekin bizitzeko ohitura onak.

Kristalezko paretak dituzte ikasgelek, kurtso bakoitzeko bi, eta mugi daitekeen kristalezko pareta baten bidez konektatuta daude biak, kurtso bereko ikasle guzti-guztiek hezkuntza-esperientzia berbera izan dezaten aldi berean. Diseinu malgu horri esker, hainbat eratan egin dezakete lan, gelen diseinuak ergonomiarekin lotutako ezaugarri fisiologiko, anatomiko eta psikologiko guztiak betetzen dituelako.

Irakasleak eta ikasgaiak horretarako planifikatu ditugunez, gainera, bi taldeek ikasgai bera lantzen dute aldi berean.

BIGARREN HEZKUNTZA

Bigarren Hezkuntza garai giltzarria da gure ikasleen prestakuntza akademikoan eta bakoitzaren ibilbidean. Horregatik, garai honetan, inguru global eta kolaboratiboetan autonomiaz ikasteko gaitasuna emango dieten konpetentziak eskuratzen laguntzen diegu ikasleei, batik bat; hartara, konpetentzia horiek baliatzeko moduan izango dira erabaki kritikoak hartu behar dituztenean, ardura handia da-eta.

Bigarren hezkuntzako ikasgelek hedapen-espazio zabala daukate aurrean. Hizkuntza-zentro bikaina da espazio hori, eta hizkuntzekin (gure ikur bereizgarriarekin) estu-estu lotutako konpetentzietan eta trebetasunetan oinarritutako 3 gune ditu:

  • Lesesaal edo irakurtzeko gela: irakurtzearekin lotutako gauzetarako gunea, sofa eta guzti.
  • Solilab edo soziolinguistikaren laborategia: beren lantokia da, eta kontsultatzeko materiala eskura daukate bertan.
  • Speaker`s corner: eztabaidatzeko eta deklamatzeko gunea.

Ikasturte bakoitzean, azkeneko egunetan, Proiektu eta azterlanen astea delakoa egiten dugu bigarren hezkuntzan. Kurtsoa gainditu duten ikasleei arlo desberdinetako proiektuak eskaintzen dizkiete irakasleek, bikote pedagogikoka (arte, musika edo zientziaren arlokoak, programaziokoak…). Ikasleek aukeratzen dute zer proiektu landu, eta proiektu bakoitzean hainbat kurtsotako ikasleek hartzen dute parte.

Gainera, errefortzuko saioak, bakarka ikasteko saioak edo besteekin batera ikasteko saioak ere ematen dizkiegu aparteko probaren bat prestatu behar duten ikasleei.

Foto-BTO

BATXILERGOA

Unibertsitatean hasteko prestatzeaz gain, mundu globalerako ere prestatzen ditugu ikasleak: etengabe aldatzen ari da mundua eta jarrera irekia eta konprometitua eduki beharko dute beti, eta etengabe ikasten jardun.

Batxilergoko ikasgelek ere badute hedapen-espazioa; kasu honetan, berrikuntza-zentroa: sortzeko, ikertzeko, gauza berriak asmatzeko eta garatzeko zentroa da, jasangarritasunari lotua dago erabat, eta bertan ingurumena eta ekonomia zirkularra etengabe ahotan darabiltzate ikasleek.

Malgua, diziplina anitzetakoa eta denek erabiltzekoa; halakoxea da espazio hori, 3 eremutan banatua:

  • Makerspace: prototipoak prestatzeko eremua.
  • Coworking: bakarka edo taldean lan egiteko eremua.
  • Denkfabrik: ideiak eta sormena garatzeko eremua.

 

Guretzako ezinbestekoa da hezkuntzako etapa honetan ikasleek denbora ematea Ikerketa Lanari. Batxilergoko 1. mailan hasten dira lan hori prestatzen, eta 2. mailako irailean aurkeztu behar izaten dute, idatziz nahiz ahoz.

Ikerketa-lan horren bidez, unibertsitatean egin beharko duten lan-mota egiten irakatsi nahi diegu ikasleei, batxilergoko kalifikazioak hobetzen lagundu, eta bikaintasun akademikoa lortzeko bultzada eman.

Espazioak

Espazioak

 

 

 

 

Instalaciones 1

Talde-lanerako zonaldea

Lan-eremu erabat berritzaileak dira gure espazioak: giro hurbila sortzen dute eta egokiak dira norberak bere lana bere kasa burutzeko, baina, aldi berean, talde-lanean jarduteko ere aproposak dira, eta ikasteko erraztasuna ematen dute, eginez nahiz imitatuz

 

Hurbiltasuna ematen dute, giro goxoagoa.

100 urteko historia

100 urteko historia

 

 

 

Colegio en los años 20

1921ean sortu zen Deutsche Schule San Alberto Magno ikastetxea, eta harrezkero jatorri alemaneko neska-mutilei Alemaniako hizkuntza eta kultura irakasten dihardugu. 

Gaur egun, gure ehungarren urteurrena betetzear gaudela, familiek osatutako kooperatiba gara, eta Alemaniako Errepublika Federaleko gobernuaren laguntza jasotzen dugu.

 

 

 

 

Eleaniztasuna

Eleaniztasuna

Gure ikasleek gai izan behar dute argi eta ondo argudiatuta komunikatzeko alemanez, euskaraz nahiz gaztelaniaz, horri esker nahieran erabakiko dutelako non garatu beren etorkizun pertsonala nahiz  profesionala.

“Sprachdiplom II” titulua eskuratuz gero, eta Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa gaindituz gero, ateak irekita izango dituzte goi-mailako ikasketak Alemanian egiteko.

Bestalde, sistematikoki ikasten dituzte hizkuntzak gure ikasleek, beren inguruko munduaren ezagutza praktikoarekin parez pare doan ikuspegi integratua landuz.

Kulturen arteko konpetentzia bultzatzen dugu: Alemaniako eguneroko bizimoduan parte hartzen dute ikasleek sarri-sarri, trukeak eginez edo Europako beste eskola alemanekin lehiaketatan parte hartuz.

Lankidetza-akordioak dauzkagu honako erakundeekin.

* TU9-rekin (Alemaniako 9 unibertsitate tekniko liderren elkartea).

* Bonn-eko eta Potsdam-eko Unibertsitateekin.

* Europäische Wirtschaftsakademie (EWA) erakundearekin.

* FEDA-rekin (Enpresako prestakuntza dual alemana, Madril eta Bartzelonan)

Diploma Duala, batxilergoko tituluak nazioartean baliozkotzeko programa ofiziala (American High School Diploma).

 Hizkuntzak ikasteko hainbat etapa dauzkagu ezarrita/antolatuta:

 

  • Haur Hezkuntzan: gutxi gorabehera, 2/3 alemanez eta 1/3 euskaraz.
  • Lehen Hezkuntzan: gutxi gorabehera, 1/3 alemanez, 1/3 euskaraz eta 1/3 gazteleraz, eta ingelesa estreinakoz.
  • DBH eta Batxilergoa: apurka pisu gehiago ematen zaio gaztelaniari, ikasleak unibertsitatean sartzeko ebaluaziorako probetarako prestatzearren.

 

 

 

 

Pertsonak hezten

Pertsonak hezten

Bizitza erreala

Gatazkak konpontzeko gaitasuna hartzen eta adiskidetzen erakusten diegu ikasleei, Bizikidetzako Batzordearekin, Konfiantzazko Irakasleekin, Bizikidetza Planarekin eta ikasle bitartekariekin batera.

 

 

 

 

 

Balioak

 

Guretzako ikasleei balioak eman eta erakustea ezinbestekoa da, behar bezala garatuko badira, pertsona egokiak izateko.

 

FOTO IGUALDAD

Berdintasuna

 

 

Berdintasun Plana daukagu, emakumeek eta gizonek aukera berdinak izateko aldera, hezkuntza-kidetasuna bultzatzeko gurean.

AGENDA 21

Jasangarritasuna/Ingurumena

 

Jasangarritasuna/ Ingurumena

Agenda 21era atxikitako ikastetxea gara.

Ikastetxe Jasangarria errekonozimendua jaso dugu, ingurumenaren kalitatearen eta gure inguruaren jasangarritasunaren alde egiten dugun lanagatik.

SOLIDARIDAD

Solidaritatea

Txiki-txikitatik, Kindergartenetik, solidario eta eskuzabal izaten erakusten diegu gure ikasleei.

Hala, solidario izaten ikasteko, ekimen solidarioetan parte hartzen dute neska-mutilek: dirua biltzen dute, lan kooperatiboetan jarduten dira eta haiek egindako materialak saltzen dituzte gure hezkuntza-komunitatea parte den eskola-ekintzetan.

 

Oinarrizkoa sutabeak

Oinarrizkoa sutabeak

Hainbat metodologia aktiboren konbinazioan oinarrituta taxutu dugu gure hezkuntza-proiektua, ikasleak izan daitezen beren ikaskuntzaren protagonista.

Hauek dira gure eredu pedagogikoaren zutabe nagusiak:

 

  • Konpetentzia globala: gai globalak eta hainbat kulturatakoak aztertzeko prestatzen ditugu ikasleak, denen eskubideak errespetatuz ikuspegi desberdinak ezagutzeko eta ideiak ondo komunikatzeko.
  • Ikaskuntza kooperatiboa: beste inorekin jarduteko beharrezko izango duten adimena garatzen laguntzen diegu ikasleei, trebetasun sozialak praktikan jarrita, besteak ulertzeko eta haiekin komunikatzeko gai izan daitezen, eta harremanak sortu eta edukitzeko.
  • Arloko jakin bateko proiektuak edo hainbat diziplinatakoak: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza lantzen dugu, ikasleak curriculumari zentzua eta mamia emateko gai izan daitezen, ikertu eta sortzeko prozesuaren bitartez.
  • Esperientzia-ikaskuntza: learning by doing delakoak aukera ematen die ikasleei proiektu marduletan parte-hartuz, konpetentziak garatzeko eta ezagutzak eskuratzeko eta pentsamendu kritikoa eta sortzailea hobetzeko; gainera, elkarlanaren garrantziaz jabetzen laguntzen die.
  • Pentsamendu kritikoa eta sortzailea: pentsalari onak izateko beharrezko dituzten printzipioak eta estrategiak ematen dizkiegu gure ikasleei, beren prozesu mentalak autorregulatzeko gai izan daitezen, beren pentsamendu sortzaile, estrategiko, kritiko eta praktikoan.
  • Metakognizioa: pentsatzeko eta bere prozesu mentalak aztertzeko burmuinak darabilen prozesua da, gure ikasleei ikasten ikasteko eta beren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko balio dien gogoeta.
  • Konpetentzia digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntza-prozesua errazteko bitartekoak eta baliabideak dira, eta, jakina, nonahi eta noiznahi eskura dituzte ikasleek ikastetxean.
  • Ahaleginaren kultura: nork bere buruaren mugak gainditzen, ahalegina egiten eta nork bere erronkak (norberari egokituak eta motibatzeko modukoak) bere gain hartzen laguntzen diegu ikasleei, bakoitzak bere erronkei aurre egiten ikas dezan, daukana emanda, etsi gabe eta ekintzaile izanez.

 


Badakigunez XXI. mendeko hezkuntzaren benetako erronka ikasleak gauza berri eta ezezagunekin ondo moldatzeko prestatzea dela, eboluzio-etapa bakoitzaren behar psikopedagogikoak kontuan hartuta diseinatzen ditugu jarduerak.


Gure kabinete psikopedagogikoak jarraipen etengabea eta pertsonalizatua egiten die
ikasleei, bakoitzaren beharren arabera. Kanpoko irakasle eta profesionalekin batera, orientazioa ematen dio ikasle bakoitzari, ibilbide akademikoaren, pertsonalaren eta profesionalaren inguruan.


Gure erronka zera da, ikasle guztiak buru-belarri murgiltzea testuinguru normalizatuetan, eta arrakasta izan dezatela eskolan, haien hezkuntza-premiak edo premia sozioemozionalak garaiz hautemanez eta garaiz eraginez.

 

 

Ekintzak

Ekintzak

Hezkuntzari lotutako hainbat esperientziatan murgiltzen ditugu ikasleak.

Kulturartekotasunaren konpetentzia bultzatzen dugu, Alemaniako ikastetxeekin eta Iberiar penintsulako ikastetxe aleman kideekin topaketak edo trukeak eginez.

JG1

Jugend musiziert

Gaztetxoak musikan murgilduak.

Elena

Jugend forscht

Gazteen arteko  ikerketa lehiaketa.

Ohiturak

Ohiturak

Kultura ezberdinetako hezkuntza ematen diegu ikasleei, irekiago izan daitezen eta bakoitzak bere bizipen eta esperientzietatik ikas dezan.

Era askotako ekintzatan eta gure inguruko festa tradizionalen hainbat ospakizunetan ibiltzen dira gure ikasleak (Danborradan, San Tomas eta Santa Agedan…), bai eta Alemaniako festa tipikotan ere (Sankt Martin-Laternenumzug; Adventssingen; Nikolaus; Weihnachtsmarkt; Osterhase; Einschulungsfeier).

Kukurutxuaren ospakizuna

Kukurutxuaren ospakizuna, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako igaro ospakizuna

CANTICOS ADVIENTO

Abendualdiko kantak

Abendualdiko kantak

laterne

Laternenfest edo San Martin festa

San Martin festan eginiko ospakizuna

Graduazio festa

Batxillergoa bukatu eta ikastetxea utziko duten ikasleekin egindako ospakizuna.

NIKOLAUS

Nikolaus

Nikolausen etorreraren ospakizuna

OSTERHASE

Osterhase

Osterhase edo Pazko Untxiaren ospakizuna.

SCHULFEST

Schulfest

Schulfes edo Eskola Eguna

MERCADO DE NAVIDAD

Weihnachtsmarkt

 Weihnachtsmarkt edo Gabon Merkatua.

Hezkuntzari lotutako konferentziak

Hezkuntzari lotutako konferentziak

Conferencia Eva Milet

Eva Milet-en hitzaldia

Eskolan konferentziak antolatzen ditugu hiru hilean behin: hezkuntzako, psikologiako, adimen emozionaleko eta beste arlo batzuetako adituak ekartzen ditugu…, hezitzaileok arduratuta gauzkaten gaur egungo hainbat gai jorratzeko, solasean. 

Halakoetan, aditu horien hitzak entzuteko ez ezik, iritziak eman eta jasotzeko aukera dute gure familiek, eta beren kezkak mahai gainean jartzeko. Orain arte Roberto Aguado, Javier Bahón, Begoña Ibarrola, Marc Masip eta Eva Millet izan ditugu, besteak beste, gurean konferentziak ematen.

 

Familia berriak

Familia berriak

“EZ ERABAKI SEME-ALABEN ETORKIZUNA GU EZAGUTU GABE”

Nortzuk gara?

Nortzuk gara?

Gure hiru bideoak (alumni, gure proiektuak eta instalazioak)

Die drei Videos, die wir haben (Alumni, unser Projekt und Einrichtungen)

Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

Gure eskaintza pedagogikoa interesatzen bazaizue eta gure instalazioak ikusi nahi badituzue,  deitu eta hitzordua jarriko dugu:

Hona gure telefonoa: 943 212 244

  Formularioa: http://bit.ly/citasDSSAM

Urtero Ate Irekien hainbat saio egiten ditugu ikastetxean. Etorri nahi baduzue, eman izena hemen:

http://bit.ly/PuertasAbiertasDSSAM

 

Sarritan egiten dizkiguten galderak

Sarritan egiten dizkiguten galderak

* Plaza eskaera
* Matrukulazio prozedura
* Baremazioa
* Galdera ohikoak
* Gurekin harremanetan jartzeko

100 urteko historia

100 urteko historia

1921ean sortu zen Deutsche Schule San Alberto Magno, jatorri alemaniarreko umeei Alemaniako hizkuntza eta kultura irakasteko.

Bloga

Bloga

Jantokia

Jantokia

Ondo elikatzea ezinbestekoa da neska-mutilak arlo guztietan behar bezala garatzeko; eta jakina, mahaian itxuraz jaten ikastea ere ezinbestekoa dute. 

Bi jantoki ditugu (125 eta 200 lagunek jateko, hurrenez hurren), eta geure sukalde eta sukaldariak ere baditugu, egunero-egunero bertan prestatzeko gure menu orekatuak (menu bereziak ere bai, alergiaren bat edo elikagaiekiko intolerantziaren bat duten ikasleentzat).

 

Autobusak

Autobusak

Garraio-zerbitzu malgu eta propioa dugu, umeentzako laguntzaile eta guzti, Donostiako eremu guztietan dabilena, bai eta Lasarten eta Irunen ere.

 Ordutegia zabaleko autobusa da: aurreneko zerbitzuak goizeko 08:00tarako dakartza umeak eskolara, eta eskolaz kanpoko ekintzak bukatu ondoren daukagu azkeneko zerbitzua.
 

 

Eskolaz kanpoko ekintzak

Eskolaz kanpoko ekintzak

Gaur egungo hezkuntzan ekintza asko eta asko lantzen dira ikaskuntzako etapa guztietan, eta horietatik elikatzen da, aldi berean, hezkuntza.   

 

ACTIVIDADES DEPORTIVAS

Chess
Ajedrez
Boleibol
Deporte escolar
Ballet
Iniciación a la danza
Boleibol
Iniciación polideportiva
Jazz
Jazz – Funky
Yudo
Judo

ACTIVIDADES CULTURALES

Aloha
Aloha
Pencil
Dibujo artístico
Keyboard
Escritura digital
Talk
Euskara KG
Talk
Euskara 3º y 4º EP
Talk
Euskara 5º y 6º EP
Talk
Euskara 1º y 2º ESO
Talk
Euskara 3ºESO –Bto.
Fotografía
Fotografía
Talk
Inglés
Piano
Piano
Plástica
Plástica
Robot
Robótica
Teatro
Taller de teatro KG4- KG5
Teatro
Taller de teatro 1º y 2º EP
Laboratorio
Taller de experimentos en alemán
Teatro
Teatro en alemán
Yoga
Yoga en familia KG3 – KG5
Yoga
Yoga
Director
Jugamos a sentir con la música
Familia
Alemán para familias
Zaintza-gela

Zaintza-gela

Eguneroko zerbitzua dugu hau: familiek 07:45etan utzi ditzakete umeak (12 urtetik beherakoak), bertan egoteko eskolak hasi arte.


 

Ludoteka eta Ikasketa Gela alemanez

Ludoteka eta Ikasketa Gela alemanez

Eguerdietan, gela bat libre izaten dute ikasleek, lasai ikasteko edo etxeko lanak egiteko.

Gainera, ludoteka eta ikasketa-gela ere baditugu 3 urtetik gorako ikasleentzat, familiek beren umeak kontu eginda izan ditzaten 16:35 - 17:30 bitartean,  Alemaniako begiraleekin.

Alemana familientzat

Alemana familientzat

Gure familiei aukera ematen diegu beren seme-alaben hezkuntza ahalik eta gehien borobiltzeko, hezkuntzari lotutako hainbat konferentzia eskainiz.

 Horrez gain, alemaneko eskolak eskaintzen dizkiegu ikastetxean bertan. Hainbat ordutegi eta maila daude aukeran.

 

Zer da Alumni?

Zer da Alumni?

Alumni1

Zuetariko askorentzat ikastetxearekin izandako loturak ez du sekulan etenik izan, zuek emandako urte luzeekin hasi eta, gerora, anai-arreba, iloba edota seme-alabeen bidez segida izan duena. Horretan ikusi da argi eta garbi gure ikastetxearen proiektuan sinesten duzuela. Zuen parte-hartzea askotan  gure hezkuntza komunitaterako zenbait eginkizunetan ere islatu da. Alumni taldeak gure ikastetxearekin izan duzuen lotura hori sendotu baino ez du nahi.

 

 

Gure helburua

Gure helburua

Alumni2

Ikasle ohien elkargunea izan nahi du Alumni taldeak, berriz harremanean jartzeko eta, besteak beste, batu gaituen hori, hau da, alemana, oroitzeko. Berriz ere alemana berreskuratu eta aberasteko aukera luzatu nahi dizuegu, sarritan, urteen poderioz, jada ahaztuxea. Horrekin batera, zuen arteko elkargune honen bidez bestelako aukerak ere izan ditzazuen nahi dugu, lan arloan, edota etorkizunerako formakuntza ikastaroak eta beste zenbait ekimen bultzatuaz.

 

Jar zaitez gurekin harremanetan!

Jar zaitez gurekin harremanetan!

 

 

Helbidea 

Oriamendi Pasealekua, 25
20009 Donostia
Telefonoa: 943 21 22 44
Faxa: 943 31 21 21
Arreta-ordutegia: 8:00 – 18:00 
alumni@colegioaleman.net