
Ikasle ohien elkargunea izan nahi du Alumni taldeak, berriz harremanean jartzeko eta, besteak beste, batu gaituen hori, hau da, alemana, oroitzeko. Berriz ere alemana berreskuratu eta aberasteko aukera luzatu nahi dizuegu, sarritan, urteen poderioz, jada ahaztuxea. Horrekin batera, zuen arteko elkargune honen bidez bestelako aukerak ere izan ditzazuen nahi dugu, lan arloan, edota etorkizunerako formakuntza ikastaroak eta beste zenbait ekimen bultzatuaz.